Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas

sábado, 3 de noviembre de 2012

Bosgarren saioa

Gaurko klase teorikoan, aurkezpenekin jarraitu dugu. Hona hemen gaur  aurkeztutako gaiak:
  •   Eskola 2.0: Oso interesgarria egon da 1.taldeak hitz egin duenari buruz, izan ere, Web 2.0 gehiegi erabiltzen ditugun edo ez gaiari buruzko kritikak azaldu dituzte.
  •  Marko legala: EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculum Dekretuari buruz eta Haur Hezkuntzako oinarrizko gaitasunei buruz mintzatu da 3. Taldeak.
  •  Irakasleen prestakuntza: Hedabideen eta errekurtso teknologikoen antolakuntza hezigarriaz; eta irakasle eta ikasleentzako gaitasunen mapaz  aritu dira 6. Taldeko partaideak.
  •  IKT + emozioak: sorterriko eta etorkin digitalei eta ordenagailuak, emozioen eragileak direla gaiei buruz mintzatu dira talde honen aurkezleak.
Aurreko saioan esan genuen bezala, mota honetako klaseak egitea oso interesgarria eta baliogarria iruditzen zaigu; izan ere, gaiak modu ezberdin batean aurkezten ditugunez “publikoaren” arreta bereganatzen dugu modu erraz batean. Gainera, talde bakoitzari egokitu zaion gaian asko sakontzen duenez gero besteei ondo azaltzeko, asko ikasten dugula esan beharra daukagu.

Ondoren, praktika orduan, hain zuzen ere, gure blogg-a egiten jarraitu dugu: bitxikeri gehiago sartuz (Felix Baumgartnerren estratosferako saltoa, 2012ko EAEko hauteskundeak, Sandy urakana eta lo imposible filma, alegia); etiketak ipiniz eta diseinua aldatuz.

Behin blogg-ean pixka bat trasteatu ondoren, slideshare-n eta issuue-n kontu bat ireki genuen power pointak igotzeko eta orrialde hauetako funtzionamendua nola doan ikusteko. Puntu honetan aipatu beharra daukagu, essue ez zuela funtzionatzen eta igo nahi genituen dokumentuak ez zirela igotzen.

Klasearekin amaitzeko, bi ariketa gehigarri egin genituen; alde batetik, Frederick ipuina ikusi genuen interneten (ikasle batzuk egindako movie maker baten bidez, haien ahotsak sartuz), baina oso ondo ez zenez entzuten, klasean irakurri genuen. Bestetik, la educación prohibida filmaren zatitxo bat ikusi genuen; honek, Amerika Latinean eta Espainian esperientzia hezigarri ez konbentzionalak aurkezten dituen filma da. BENETAN INTERESGARRIA!



miércoles, 31 de octubre de 2012

Laugarren saioa


Gaurko klasean, saio magistralean, lau taldeok izan gara gaiak aurkeztu ditugunak. Olatuz olatu taldea, web 2.0 gaia; Zerdoby taldea, eskola 2.0 gaia; gus gus taldea, marko legala; eta azkenik gure taldea, Zazpi on jai, tic-etik tac-era gaia aurkeztu dugula.
Ariketa honen bidez asko ikasi dugula uste dugu, izan ere aurkezpenak egin aurretik talde bakoitza bere gaia aztertu eta ondo menperatu behar izan du gero hori klasean azaltzeko eta besteei haiek bereganatu dituzten jakintzak transmititzeko, honela guztiok izango ditugu gai guztien ideiak.
Gero, saio praktikoan, azalpen batzuk eman ondoren eta wiki-an etiketak ikusgarriak ipintzen ikasi ondoren, taldeka egon gara talde fitxa egiten; “Andereño, zer egingo dugu orain bazkaldu ala afaldu?” proiektuari buruzko informazioa bilatzen eta guretzat interesgarriak izan diren orrialdeak Delicious-en gordetzen etiketak eta deskribapenak ipiniz; eta horietatik orrialde bat aukeratu behar izan dugu ondoren klase-kidei aurkezteko. Aurkezpen horietan orrialdearen diseinua, edukiak, elementu teknikoak eta sinisgarriak azaldu ditugu.
Ondoren , bakoitza erosoa dagoen leku batean eseri gara bakoitza bere buruarekin espazio bat edukitzeko eta  begiak itxita egonda, irakasleak testu bat irakurri digu. Eta klasearekin amaitzeko, ariketekin  sentitu dugunaren hitz magikoak esan ditugu.
Azkenik esan, oso gustura sentitu garela ariketa hauek egiten eta klase praktikoaren metodologia egokia iruditzen zaigula, honela gehiago ikasten dugula pentsatzen dugulako.

Bigarren saioa


 IKTko bigarren saio honetan hurrengo klaserako egin behar duguna esan digu Alaitzek. “Klikatik” blogean dauden testuetatik 7.-a tokatu zaigu eta talde osoarekin bananduko dugu. Alaitzek testu guztiak eta prozedurak azaldu dizkigu blogaren bidez. Nahiz eta hasiera baten kaos pixka bat izan azkenean denok ulertu dugu egin beharrekoa.
Honetaz aparte pasadan astean bidali zigun lana aste honetarako, hurrengo astean entregatu beharko diogu ez genekielako berari entregatu  behar genuela.
Taldeko fitxei dagokionez, pentsatzen genuen bakar bat egin behar zela baina praktiketan eta magistraletan talde ezberdinak garenez bi fitxa ezberdin entregatu behar ditugu.
Taldeak eta banaketak egin ondoren ordenagailu geletara jaitsi gara eta bertan IKT fitxa berri bat moldatu dugu praktikari begira Sandra Lopez gure taldera etorri delako eta bebai IKT fitxan kontratu didaktiko berria sartu behar genuelako.
Gure gaurko lana praktikei begira hurrengoa izan da: Lehenengoz Gmail bat sortu taldearentzako eta Blog bat.Gmail-a egiteko tasegiaurrera69 izena erabili dugu. Ta segi aurrera gure pasadan urteko izena izan zen eta asko gustatzen zaigu bereziki momentu oso onak etortzen zaizkidalako burura eta izen oso polita iruditzen zaigulako.
Gmail-a sortu eta gero Blog-arekin hasi gara. Lehenengoz zenbait zalantza eduki ditugu bereziki izenarekin eta inoiz erabili dugulako blog bat eta hasieran ez da erreza informazio berri asko  delako.
Azkenik blogaren izena erabaki dugu: Ezina ekinez egina. Pixkanaka pixkanaka hasi gara bloga ikertzen, dotore jartzen eta kuxkuzeatzen ibili gara baina ere bi sarrera egin ditugu. Lehenengoz nortzuk garen azaltzen eta bigarrenez gure pasadan eguneko egunerokoa azaldu dugu. Honetan aparte beste toki bat bilatu dugu gure “ bitxikeriak” mundu guztiarekin konpartitzeko. Interesgarria da beraz, espero dut jende asko ikustea.
Amaitzeko Alaitzek esan digu hitz bat esateko gaurko klasea definitzeko. Pertsonalki gure taldekoa amorrua edo inpotentzia izan dira. Batzutan zaila egin zaigulako bloga eratzea eta oraindik asko geratzen da beraz, lanean jarraitu beharko dugu.

miércoles, 19 de septiembre de 2012

Hasten


LEHENENGO SAIOA:

IKTko lehenengo saio magistral honetan, Alaitz Tresserras, gure irakasle izango denak irakasgaiaren nondik norakoen azalpen txiki bat eman digu, ikasleok ideia orokor bat izan dezagun. Ondoren, Kilikatik blogari eta lauhilabete honetan egingo dugunari buruz mintzatu da, horien artean, bakarka egingo dugun Portfolioa edota taldeka egin behar dugun egunerokoa eta taldeko fitxa. Hau guztia ondo azaldu eta gero, lanean aritzeko erabiliko ditugun taldeak osatzeari ekin diogu, 7 pertsonakoak, eta honekin bukatu bezain pronto ordenagailu gelara joan gara klase praktikoa hasteko asmoz.

Ordenagailu gelara iritsi eta 4 pertsonako taldeak egin ondoren, irakasleak ariketa bat proposatu digu asko gustatu zaiguna, lasaitzeko balio izan digulako. Ariketa aurrera eramateko, zutik jarri eta begiak itxi behar izan ditugu, musika lasaia entzuten genuen bitartean. Pare bat minuturen ostean, poliki-poliki begiak ireki ditugu eta taldekideok izan dugun sentsazioa lasaitasunarena izan da.
Ariketa hau egin ondoren, lehenen bakarka eta ondoren taldeka erresistentzia eta baloreei buruzko galdera batzuk erantzuteari ekin diogu, ondorengoak izan direlarik: “Qué resistencia me está impidiendo actualizar mi potencial de aprendizaje?”, “Qué valor necesito vivir para ser un buen aprendiz?” Lehenengo galderari erantzuna ematean denok egon gara ados eta inpazientzia izan da gure hitz klabea, taldeko gehienok nahiko inpazienteak garelako eta adibidez lan bat egin behar dugunean segituan egin nahi izaten dugulako eta ez garelako gelditzen gure helburua bete arte. Bestetik, beste galderaren erantzuna zoriontasuna izan da, azken batean talde batean lan egiteko errespetua, zintzotasuna, solidaritatea eta horrelakoak garrantzitsuak diren arrean, garrantzitsuena gure aburuz, talde barruan giro ona eta atsegina egotea delako, denok gustura eta integratuta sentitzeko, ezinbesteko faktorea egin beharreko lana ondo egiteko.
Horrez gain hirugarren jarduera bat ere egin dugu erabiltzen/ezagutzen ditugun iturriei dagokionez. Guk gehien erabiltzen ditugun iturrien artean ondorengo hauek nabarmentzen dira; Tuenti eta Facebook argazkiak igotzeko eta lagunekin hitz egiteko, baita Whatsappa ere eta Twitter munduan gertatzen denaz enteratzeko. Aldiz, posta elektronikoa elkarri egindako lanak bidaltzeko erabiltzen dugu. Bestetik, lanak egiteko edo aurkezteko batez ere PPT eta Word erabiltzen ditugu eta unibertsitateko informazioa jasotzeko Moodle eta Gaur. Horrez gain, foroak, blogak, fotoscape, Gimp, Youtube eta horrelakoak ere erabiltzen ditugu. Bestalde aipatu, gaur egun eskoletan gero eta gehiago bultzatzen dituztela ordenagailuen bidez egiten diren ekintzak, batez ere gurasoekin komunikatzeko eta gu horren lekuko gara, pasaden urtean bisitatu genuen eskoletako irakasle batek esan zigulako. Horrez gain esan, gu nahiko azkar hasi ginela eskolan ordenagailu munduarekin, batzuk beste batzuk baino lehenago eta hori azken batean gure mesederako izan da, orain oso ondo moldatzen garelako mundu honetan, hala ere, espero dugu lauhilabete honetan esperientzia gehiago hartzea eta haurrei gauza desberdinak azaltzeko ordenagailuak etab nola erabili behar ditugun ikastea.  Hau guztia taldean komentatu ondoren, gelakideekin konpartitu eta besteek esandakoa entzun dugu, gauza desberdin eta interesgarriak hain zuzen ere.
Gaurko eguneroko honekin bukatzeko esan beharra daukagu interes handia piztu zaigula irakasgai honi dagokionez, uste dugulako etorkizunean mundu hau oso garrantzitsua izango dela lanari begira. Hori horrela, gogo handiak ditugu lan egin eta gauza berri eta desberdinak ikasteko, gero hori gelan aplikatu al izateko.