Gaurko
klasean, saio magistralean, lau taldeok izan gara gaiak aurkeztu ditugunak.
Olatuz olatu taldea, web 2.0 gaia; Zerdoby taldea, eskola 2.0 gaia; gus gus
taldea, marko legala; eta azkenik gure taldea, Zazpi on jai, tic-etik tac-era
gaia aurkeztu dugula.
Ariketa honen bidez asko ikasi dugula uste
dugu, izan ere aurkezpenak egin aurretik talde bakoitza bere gaia aztertu eta
ondo menperatu behar izan du gero hori klasean azaltzeko eta besteei haiek
bereganatu dituzten jakintzak transmititzeko, honela guztiok izango ditugu gai
guztien ideiak.
Gero, saio praktikoan, azalpen batzuk eman
ondoren eta wiki-an etiketak ikusgarriak ipintzen ikasi ondoren, taldeka egon
gara talde fitxa egiten; “Andereño, zer egingo dugu orain bazkaldu ala afaldu?”
proiektuari buruzko informazioa bilatzen eta guretzat interesgarriak izan diren
orrialdeak Delicious-en gordetzen etiketak eta deskribapenak ipiniz; eta
horietatik orrialde bat aukeratu behar izan dugu ondoren klase-kidei
aurkezteko. Aurkezpen horietan orrialdearen diseinua, edukiak, elementu
teknikoak eta sinisgarriak azaldu ditugu.
Ondoren , bakoitza erosoa dagoen leku
batean eseri gara bakoitza bere buruarekin espazio bat edukitzeko eta
begiak itxita egonda, irakasleak testu bat irakurri digu. Eta klasearekin
amaitzeko, ariketekin sentitu dugunaren hitz magikoak esan ditugu.
Azkenik esan, oso gustura sentitu garela
ariketa hauek egiten eta klase praktikoaren metodologia egokia iruditzen
zaigula, honela gehiago ikasten dugula pentsatzen dugulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario