Mostrando entradas con la etiqueta aurkezpena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aurkezpena. Mostrar todas las entradas

sábado, 3 de noviembre de 2012

Bosgarren saioa

Gaurko klase teorikoan, aurkezpenekin jarraitu dugu. Hona hemen gaur  aurkeztutako gaiak:
  •   Eskola 2.0: Oso interesgarria egon da 1.taldeak hitz egin duenari buruz, izan ere, Web 2.0 gehiegi erabiltzen ditugun edo ez gaiari buruzko kritikak azaldu dituzte.
  •  Marko legala: EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculum Dekretuari buruz eta Haur Hezkuntzako oinarrizko gaitasunei buruz mintzatu da 3. Taldeak.
  •  Irakasleen prestakuntza: Hedabideen eta errekurtso teknologikoen antolakuntza hezigarriaz; eta irakasle eta ikasleentzako gaitasunen mapaz  aritu dira 6. Taldeko partaideak.
  •  IKT + emozioak: sorterriko eta etorkin digitalei eta ordenagailuak, emozioen eragileak direla gaiei buruz mintzatu dira talde honen aurkezleak.
Aurreko saioan esan genuen bezala, mota honetako klaseak egitea oso interesgarria eta baliogarria iruditzen zaigu; izan ere, gaiak modu ezberdin batean aurkezten ditugunez “publikoaren” arreta bereganatzen dugu modu erraz batean. Gainera, talde bakoitzari egokitu zaion gaian asko sakontzen duenez gero besteei ondo azaltzeko, asko ikasten dugula esan beharra daukagu.

Ondoren, praktika orduan, hain zuzen ere, gure blogg-a egiten jarraitu dugu: bitxikeri gehiago sartuz (Felix Baumgartnerren estratosferako saltoa, 2012ko EAEko hauteskundeak, Sandy urakana eta lo imposible filma, alegia); etiketak ipiniz eta diseinua aldatuz.

Behin blogg-ean pixka bat trasteatu ondoren, slideshare-n eta issuue-n kontu bat ireki genuen power pointak igotzeko eta orrialde hauetako funtzionamendua nola doan ikusteko. Puntu honetan aipatu beharra daukagu, essue ez zuela funtzionatzen eta igo nahi genituen dokumentuak ez zirela igotzen.

Klasearekin amaitzeko, bi ariketa gehigarri egin genituen; alde batetik, Frederick ipuina ikusi genuen interneten (ikasle batzuk egindako movie maker baten bidez, haien ahotsak sartuz), baina oso ondo ez zenez entzuten, klasean irakurri genuen. Bestetik, la educación prohibida filmaren zatitxo bat ikusi genuen; honek, Amerika Latinean eta Espainian esperientzia hezigarri ez konbentzionalak aurkezten dituen filma da. BENETAN INTERESGARRIA!



miércoles, 31 de octubre de 2012

Laugarren saioa


Gaurko klasean, saio magistralean, lau taldeok izan gara gaiak aurkeztu ditugunak. Olatuz olatu taldea, web 2.0 gaia; Zerdoby taldea, eskola 2.0 gaia; gus gus taldea, marko legala; eta azkenik gure taldea, Zazpi on jai, tic-etik tac-era gaia aurkeztu dugula.
Ariketa honen bidez asko ikasi dugula uste dugu, izan ere aurkezpenak egin aurretik talde bakoitza bere gaia aztertu eta ondo menperatu behar izan du gero hori klasean azaltzeko eta besteei haiek bereganatu dituzten jakintzak transmititzeko, honela guztiok izango ditugu gai guztien ideiak.
Gero, saio praktikoan, azalpen batzuk eman ondoren eta wiki-an etiketak ikusgarriak ipintzen ikasi ondoren, taldeka egon gara talde fitxa egiten; “Andereño, zer egingo dugu orain bazkaldu ala afaldu?” proiektuari buruzko informazioa bilatzen eta guretzat interesgarriak izan diren orrialdeak Delicious-en gordetzen etiketak eta deskribapenak ipiniz; eta horietatik orrialde bat aukeratu behar izan dugu ondoren klase-kidei aurkezteko. Aurkezpen horietan orrialdearen diseinua, edukiak, elementu teknikoak eta sinisgarriak azaldu ditugu.
Ondoren , bakoitza erosoa dagoen leku batean eseri gara bakoitza bere buruarekin espazio bat edukitzeko eta  begiak itxita egonda, irakasleak testu bat irakurri digu. Eta klasearekin amaitzeko, ariketekin  sentitu dugunaren hitz magikoak esan ditugu.
Azkenik esan, oso gustura sentitu garela ariketa hauek egiten eta klase praktikoaren metodologia egokia iruditzen zaigula, honela gehiago ikasten dugula pentsatzen dugulako.