Pasaden egunean, lan bat egiten geundela gure arreta deitu zuen bideo interesgarri eta hunkigarri bat ikusi genuen, Children see, children do izenekoa. Hainbeste gustatu zitzaigunez, zuekin konpartitzea erabaki dugu, gure sentimenduak ere plazaratzeko.
------------------------------------------------------------------------------------
2. MAMAS Y PAPAS (MUMMIES & DADDIES) 2008
Bideo
honetan umeek helduetatik hartzen duten eredua isladatzen da, azken
finean haurrak belakiak bezalakoak direlako eta ikusten duten guztia
kopiatzen dutelako, ona zein txarra.
------------------------------------------------------------------------------------
3. GARRAIOAK (Gorka Urbizu)
Duela egun gutxi batzuk, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza ikasgaian ikusi genuen honako bideo hau. Interesgarria eta baliogarria iruditu zitzaigun, izan ere, inguru fisikoaren eta sozialaren esperientzia eremua OCDn ondo plazaratzen du. Espero dugu zuen gustukoa izatea!
------------------------------------------------------------------------------------
4.FELIX BAUMGARTNER (Estratosferatik saltoa)
Duela aste gutxi batzuk, munduko errekor berria ezarri zuen Felix Baumgartner austriarrak estratosferatik salto egitean. 4 errekor lortu nahi zituen arren 3 izan ziren lortu zituenak, hau da, altura handienetik salto egitea (38.900metro), "kaida librean" azkarrena izatea eta azkenik lehen pertsona izaten soinuaren abiadura gainditzen. Erabat izugarria lortu zuena!! Hona hemen bere saltoa! Ikusi eta gozatu!!
------------------------------------------------------------------------------------
5.EAEko HAUTESKUNDEAK 2012
Urriak 21ean, EAEko hauteskunde orokorrak ospatu ziren. Orokorrean, %66koa izan zen partizipazioa. Azken emaitzen arabera EAJk irabazi zuen (27), bigarren indarra EHBILDU (21) izanik, hauen atzetik psoe (16), pp (10) eta azkenik upyd (1). Horrez gain, aipatu beharra daukagu nahiz eta EHBILDU ez izan lehen indarra, orain dela 4 bat hilabete sortu zela eta izugarrizko emaitzak lortu dituela, erabat harrigarria. Guzti hau horrela Iñigo Urkullu bihurtzen da EAEko lehendakari. Hala ere, ez du gehiengoa lortu eta gainontzekoekin elkarrizketak egingo ditu ondorengo egunetan.
------------------------------------------------------------------------------------
6. SANDY URAKANA (Estatu Batuak)
Egun gutxi pasatu dira Sandy urakanak Estatu Batuak astindu zituenetik. New York eta New Jersey izan dira ekaitz honen ondoriak gehien sufritu dutenak. Ekaitz izugarri horren ondoren argazki ikaragarri batzuk agertu dira sarean, marrazoak metroan eta autopistan agertzen direnak hain zuzen ere. Egia esan, ez dakigu argazki huek benetakoak diren ala ez baina erabat harriturik geratu gara hauek ikustean. Hori horrela, zuekin konpartitzea erabaki dugu. Zuen ustez, benetakoak al dira?
------------------------------------------------------------------------------------
7. LO IMPOSIBLE filma
2004ko abenduaren 26an Thailandia partean tsunamiak izugarrizko kalteak eta hildako asko utzi zituen. Hala ere, 5 kidez osaturiko familia bateko pertsona guztiak onik atera ziren egoera latz horretatik. Hori horrela, familia horretan islaturiko film hau aipatzea gustatuko litzaiguke, inpresio handia egin zigulako gertaturikoak. Gainera, erabat harrigarria iruditzen zaigu famili horretako kide guztiak bizirik egotea, ikusirik tsunamiaren indarra eta geroko egoera penagarria. Horrez gain, film honen izenburua erabat adierazgarria egin zaigu, azken batean mirari hutsa delako denak bizirik egotea, sinestesina! Ondoren film honen trailerra jarriko dugu, gertaturikoa gertutik bizitzeko!
------------------------------------------------------------------------------------
8. GURE MODULU LANAREN AURKEZPENA (...Ta segi aurrera)
Hona hemen gure modulu lana egiteko egin genuen bideoa. Bideo honen
laguntzaz, klasean IKT erabileraren inguruko aurkezpen bat egin genuen,
espero dugu zuen gustukoa izatea!
------------------------------------------------------------------------------------
Oso interesgarria benetan jajaj:))
ResponderEliminar