14aren
mobilizazioa berezia da, europa mailako ekimen amankomun batean kokatzen
delako. Herri guztietan, klase herrikoien manifestaldiak eta ekintzak izango
dira. Eta bereziki Portugalen, Italian, Espainian, Belgican, Maltan, Chipren
eta Grezian, krisialdi ekonomikoa eta Troikaren (EB, NDF, EBZ) austeritate
politikak gehien pairatu dituzten herrietan, greba orokorren bitartez
erantzungo da. Hori dela eta, 14a, kapitalak jadanik egin duen bezala, mugak
gainditu egin behar dituen borrokaren hasiera izan behar du. Gaurko Europar
Batasunaren muinaren kontra jo eginez.
Orain
dela gutxi Espainian 2013ko aurrekontuen proiektua aurkeztu da, murrizketa
berriekin. Aurrekontu hauetan larriena ez da azaltzen dena, baizik eta ezkutuan
dagoena. Krisian sakontzea ekarriko dutelako eta, ondorioz, diru-sarreren jaitsiera,
hau da, aurrekontuen desoreka berria, eta berriro ere murrizketa gehiago
“defizit publiko sakratua” ez areagotzeko.
Espainiako
eta EAEko gobernuen politikak multinazionalen eta korporazioen interesei
bakarrik erantzuten diete, oligarkia politiko eta kapital handiei. Haien
murrizketek krisian are gehiago murgiltzeko baino ez dute balio izan.
·
Krisia dela medio bere
buruaz beste egin dutenen kopuruak gora egin du, baina etsipenak jota bizi
diren milioika pertsonen muturreko eredua besterik ez dira.
·
Kredituei aurre egin ezinik
pertsonak beren etxeetatik kaleratzen dituzten bankuek 60.000 milioi euro jaso
dituzte aurten dagoeneko, zor publiko gisa ageri zaiguna.
·
Menpekotasun legeari
lotutako laguntzetan eginiko murrizketek emakumeek pairatzen duten
patriarkatuaren ondorioetan sakondu egiten dute, zaintza lanen aitortza
sozialean eta ardura partekatuan atzerapauso larriak egiten direla.
·
Pobrezia alderdi guztietan
egin du gora, inolako diru sarrerarik ez dutenen familien kopuruak hazten den
bitartean, hainbat eta hainbat pertsona kale gorrian daudela.
·
Aberastasun handiak gero
eta handiagoak dira eta arazorik izan duten guztietan gobernuak gure diruarekin
erreskatatu ditu. Dirua badago, baina betikoen esku dago.
·
Ingurumenaren kontrako
erasoak gero eta bortitzagoak dira (Kosten legea, Poloniari isurtze eskubideak
erostea, aldaketa klimatikoaren ukapena, agroindustriaren sustapena, etab.)
Botere ekonomikoak eta bere
zerbitzura dauden botere politiko eta mediatikoak, grebek ezertarako balio ez
dutela esaten digute, politika ekonomikoak ez direlako aldatuko. Baina, jakin
badakigu, borrokaren eta elkartasunaren bitartez soilik, mantenduko ditugula,
horrenbeste urtetan zehar kapitalismoaren sustraietatik ateratzea kostatu
zaizkigun garaipen sozialak. Adibidez, Portugaleko Gobernuak atzera bota
behar izan du langileen kotizazio soziala igo eta modu horretara, enpresariei
jaisteko proiektua, Krabelinen Iraultzatik izan diren manifestaldi handienen
eraginez.
Egoera honen irteera ez da
etorriko industri ekoizpena eta kontsumoaren igoeragatik. Enplegua eta
aberastasuna banatzeko neurrien alde borrokatu beharra daukagu, fiskalitate
justu eta mailakatu baten bitartez; enplegu publikoa sortuz, pertsonen zaintza
eta jasangarriak diren sektoreetan. Planetaren muga ekologikoen barruan, lan,
ekoizpen eta kontsumorako modu berriak defendatu behar ditugu.
PSOE-eko eta jarraitu dion
PPko gobernuen murrizketak zein lan-erreformak, ez ziren azaldu beraien hauteskunde
programetan. Horregatik, gure herriaren gehiengoen ahotsa kalera eraman beharra
daukagu, gizartea ordezkatzen dutela esaten duten erakunde horiek entzun
dezaten eta demokrazia parte-hartzailea eta zuzena bermatuko duten formulak
aplikatuz.
Krisialdia ez da egoera
pasakorra. Gainerakoa bota beharra daukagu, gure eskubideen defentsarako eta
alternatiba berriak proposatu beharko ditugu, guztion artean beste mundu
posible batzuk eraikitzeko. Ez dugu gutxi bat jokoan jartzen; baizik eta guztia
jartzen dugu jokoan. Datorren azaroak 14an guztiok, eredu sozial berri baten
aldeko Greba Orokorrera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario