- Eskola 2.0: Oso interesgarria egon da 1.taldeak hitz egin duenari buruz, izan ere, Web 2.0 gehiegi erabiltzen ditugun edo ez gaiari buruzko kritikak azaldu dituzte.
- Marko legala: EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculum Dekretuari buruz eta Haur Hezkuntzako oinarrizko gaitasunei buruz mintzatu da 3. Taldeak.
- Irakasleen prestakuntza: Hedabideen eta errekurtso teknologikoen antolakuntza hezigarriaz; eta irakasle eta ikasleentzako gaitasunen mapaz aritu dira 6. Taldeko partaideak.
- IKT + emozioak: sorterriko eta etorkin digitalei eta ordenagailuak, emozioen eragileak direla gaiei buruz mintzatu dira talde honen aurkezleak.
Aurreko saioan esan
genuen bezala, mota honetako klaseak egitea oso interesgarria eta baliogarria
iruditzen zaigu; izan ere, gaiak modu ezberdin batean aurkezten ditugunez “publikoaren”
arreta bereganatzen dugu modu erraz batean. Gainera, talde bakoitzari egokitu
zaion gaian asko sakontzen duenez gero besteei ondo azaltzeko, asko ikasten
dugula esan beharra daukagu.
Ondoren, praktika
orduan, hain zuzen ere, gure blogg-a egiten jarraitu dugu: bitxikeri gehiago
sartuz (Felix Baumgartnerren estratosferako saltoa, 2012ko EAEko hauteskundeak,
Sandy urakana eta lo imposible filma, alegia); etiketak ipiniz eta diseinua
aldatuz.
Behin blogg-ean pixka
bat trasteatu ondoren, slideshare-n eta issuue-n kontu bat ireki genuen power
pointak igotzeko eta orrialde hauetako funtzionamendua nola doan ikusteko.
Puntu honetan aipatu beharra daukagu, essue ez zuela funtzionatzen eta igo nahi
genituen dokumentuak ez zirela igotzen.
Klasearekin amaitzeko,
bi ariketa gehigarri egin genituen; alde batetik, Frederick ipuina ikusi genuen interneten (ikasle batzuk egindako
movie maker baten bidez, haien ahotsak sartuz), baina oso ondo ez zenez
entzuten, klasean irakurri genuen. Bestetik, la educación prohibida filmaren zatitxo bat ikusi genuen; honek, Amerika
Latinean eta Espainian esperientzia hezigarri ez konbentzionalak aurkezten dituen
filma da. BENETAN INTERESGARRIA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario