miércoles, 31 de octubre de 2012

Hirugarren saioa


Gaurko klasean, talde fitxak eta lehen emangarria, “Introducción a la tecnología educativa” manualari buruzko sintesia, eman ondoren egin beharreko lanaz aritu gara. Hasteko gaien inguruan zeuden zenbait zalantza argitu ditu Alaitzek. Izan ere talde batzuk testuekin arazoak izan ditugu hauek ulertzeko mometuan, oraindik gaien gaineko gure ezagutza handia ez delako eta bertan agertzen diren kontzeptu, baliabide eta teoriak ez ditugulako ezagutzen. Hala ere momentu horretan hitz egindakoarekin lasaitzea lortu dugula uste dugu, garrantzitsuena gauza berriak ikastea dela konturatu garelako, nahiz eta hasieran lanekin nahastu eta gaizki egiten ari garela uste izan. Horrez gain, lanen planifikazioa bideratu dugu eta aurkezpenak egiteko datak finkatu ditugu, horrela lana hobeto antolatzea lortuko dugu. Bestetik, “enseñar y aprender en el siglo XXI” izeneko gaia ikusi dugu, bertan egun ematen den hezkuntza azaltzen da, nola teknologia berriak (ordenagailu, internet, arbel digital…) gero eta garrantzia eta erabilpen handiagoa duten. Ikasteko era berriak: internet eta telefono mugikorraren bidez, gela digitalak, sarean, inteligentea eta abar. Eta sormenaren garrantzia azpimarratzen da, ezaugarri honek proiektu eta ideiak aurrera eramateko bidea delako.
Ondoren eta praktikari dagokionez wiki bat egin dugu, taldean gaia lantzeko tresna non “Andereño, zer egingo dugu orain bazkaldu ala afaldu?” proiektua jasoko dugun, hau da IKT eta Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera ikasgaiak batuz bideratuko dugun proiektua. Horretarako wikispaces-en kontua zabaldu eta gure wikia sortu dugu taldearen aurkezpena, kronograma, lanaren jarduerak… sartuz, bertan ere, etorkizunera begira, lana aurkezteko gunea sortu dugu. Gure aurkezpena egiteko, taldea deskribatzen duen fitxa gure argazkiekin, Eduglogster izeneko programa erabili dugu eta emaitza oso polita izan dela uste dugu.
Bestetik, Delicious ezagutu dugu, hau da, markadore sozialak, tresna honekin gure gustoko web orrien, blogen, bideoen… estekak gorde, bildu eta partekatu ahal ditugu. Esteka guztiak biltegi birtual batean gorde egiten dira eta etiketen bidez sailkatzen dira, horrela artikulu, web orri edo informazio zehatz bat aurkitu nahi dugunean etiketa bilatuz erraz aurkitzen da eta horrez gain erlazinoaturiko beste estekak ere topatzen dira, etiketa bera dutelako. Honetarako ere, Delicious-en harpidetu eta lehenengo estekak sartu ditugu.
Amaitzeko esan, beste egunetan bezala, hitz magikoak adierazi ditugula, gure  taldean nahaste, wiki, berria, zoramena, delicious… bezalako hitzak sortu dira, horiek gaurko eguna deskribatzen baitute: baliabide berriak eta hauen aurrean sortutako sentimendua, nahasmenarena, ezagutzen ez genituen baliabide teknologikoak zirenez, horiek erabiltzeko arazoak izan ditugulako. Hala ere, gauza berriak ikastearekin pozik gaude eta  talde guztion artean baliabide horiek erabiltzen ikasten ari garelako denon artean lagunduz eta arazoak konponduz.

Hirugarren saio honetarako egin behar izaneko etxerako lanak, RSS-ei eta CREATIVE COMMONS-ei buruzko informazioa bilatzea izan da. Hona hemen bilatutako informazioaren artean aukeratu ditugun atal garrantzitsuenak:

RSS:
RSS siglak, ingeleseko adierazpen batetik dator, zeinak sistema hau azaltzen duen Really Simple Sindication, hau da, benetan sinplea den sindikazioa. Izan ere, RSS sistemaren bidez, zure ordenagailu, blog edo web orrialde batean zure gogoko web orrien informazio gaurkotua jasotzeko era da. Web orri horiek informazio berria jartzen dutenean, berri edo artikulu berriak publikatzen dituztenean, zure orrialdean berritzen dira automatikoki, web orri horietan sartu gabe. Zure web orrian edo blogean sartu eta bertan sure intereseko orriak egin dituzten berrikuntzak agertzen zaizkizu. Behar den gauza bakarra RSS zerbitzua eta irakurlea izatea da. 

CREATIVE COMMONS:
Creative Commons (CC) sormenaren muga legalak gainditzen laguntzeko erakundea da, honek lizentzia batzuk sortu zituen helburu horretarako helburua  legeria berri eta teknologia berrien bidez gauzatzen da. Horrela informatika erreminten bidez eta era legalean, eduki desberdinak erabili eta hedatu daitezke sarean zehar.
Creative Commons Lizentzia desberdinak daude, bakoitza bere ezaugarriekin.  Horrela autore bakoitzak Interneten bere obra hedatzeko moduak erabaki dezake lizentzien mugen arabera. Hau da, jarri duen lizentziaren arabera beste erabiltzaileak obra eta informazio hori erabiltzeko, aipatzeko, hedatzeko… eskubidea izango dute muga gehiago edo gutxiagorekin.
Hauek dira Espainian dauden lizentziak.
·        Antzemate/aitorpena: obra erabiltzean autorea zein den aitortu egin behar da.
·        Ez komertziala: obra ezin da erabili helburu komertzialetarako.
·        Obra deribaturik gabe: obra erabiltzeko aukera dago baina ez eraldatzeko eta deribatu bat egiteko.
·        Berdin partekatu: obra deribatuak egiteko eta hedatzeko aukera lizentzia bera mantentzen bada.


  

No hay comentarios:

Publicar un comentario