LEHENENGO SAIOA:
IKTko lehenengo saio magistral honetan, Alaitz Tresserras, gure irakasle izango denak irakasgaiaren nondik norakoen azalpen txiki bat eman digu, ikasleok ideia orokor bat izan dezagun. Ondoren, Kilikatik blogari eta lauhilabete honetan egingo dugunari buruz mintzatu da, horien artean, bakarka egingo dugun Portfolioa edota taldeka egin behar dugun egunerokoa eta taldeko fitxa. Hau guztia ondo azaldu eta gero, lanean aritzeko erabiliko ditugun taldeak osatzeari ekin diogu, 7 pertsonakoak, eta honekin bukatu bezain pronto ordenagailu gelara joan gara klase praktikoa hasteko asmoz.
IKTko lehenengo saio magistral honetan, Alaitz Tresserras, gure irakasle izango denak irakasgaiaren nondik norakoen azalpen txiki bat eman digu, ikasleok ideia orokor bat izan dezagun. Ondoren, Kilikatik blogari eta lauhilabete honetan egingo dugunari buruz mintzatu da, horien artean, bakarka egingo dugun Portfolioa edota taldeka egin behar dugun egunerokoa eta taldeko fitxa. Hau guztia ondo azaldu eta gero, lanean aritzeko erabiliko ditugun taldeak osatzeari ekin diogu, 7 pertsonakoak, eta honekin bukatu bezain pronto ordenagailu gelara joan gara klase praktikoa hasteko asmoz.
Ordenagailu gelara iritsi eta 4 pertsonako taldeak egin ondoren, irakasleak
ariketa bat proposatu digu asko gustatu zaiguna, lasaitzeko balio izan digulako.
Ariketa aurrera eramateko, zutik jarri eta begiak itxi behar izan ditugu,
musika lasaia entzuten genuen bitartean. Pare bat minuturen ostean,
poliki-poliki begiak ireki ditugu eta taldekideok izan dugun sentsazioa
lasaitasunarena izan da.
Ariketa hau egin ondoren, lehenen bakarka eta ondoren taldeka
erresistentzia eta baloreei buruzko galdera batzuk erantzuteari ekin diogu,
ondorengoak izan direlarik: “Qué
resistencia me está impidiendo actualizar mi potencial de aprendizaje?”, “Qué
valor necesito vivir para ser un buen aprendiz?” Lehenengo galderari
erantzuna ematean denok egon gara ados eta inpazientzia
izan da gure hitz klabea, taldeko gehienok nahiko inpazienteak garelako eta
adibidez lan bat egin behar dugunean segituan egin nahi izaten dugulako eta ez
garelako gelditzen gure helburua bete arte. Bestetik, beste galderaren
erantzuna zoriontasuna izan da,
azken batean talde batean lan egiteko errespetua, zintzotasuna, solidaritatea
eta horrelakoak garrantzitsuak diren arrean, garrantzitsuena gure aburuz, talde
barruan giro ona eta atsegina egotea delako, denok gustura eta integratuta
sentitzeko, ezinbesteko faktorea egin beharreko lana ondo egiteko.
Horrez gain hirugarren jarduera bat ere egin dugu erabiltzen/ezagutzen
ditugun iturriei dagokionez. Guk gehien erabiltzen ditugun iturrien artean
ondorengo hauek nabarmentzen dira; Tuenti eta Facebook argazkiak igotzeko eta
lagunekin hitz egiteko, baita Whatsappa ere eta Twitter munduan gertatzen denaz
enteratzeko. Aldiz, posta elektronikoa elkarri egindako lanak bidaltzeko
erabiltzen dugu. Bestetik, lanak egiteko edo aurkezteko batez ere PPT eta Word
erabiltzen ditugu eta unibertsitateko informazioa jasotzeko Moodle eta Gaur.
Horrez gain, foroak, blogak, fotoscape, Gimp, Youtube eta horrelakoak ere
erabiltzen ditugu. Bestalde aipatu, gaur egun eskoletan gero eta gehiago
bultzatzen dituztela ordenagailuen bidez egiten diren ekintzak, batez ere
gurasoekin komunikatzeko eta gu horren lekuko gara, pasaden urtean bisitatu
genuen eskoletako irakasle batek esan zigulako. Horrez gain esan, gu nahiko
azkar hasi ginela eskolan ordenagailu munduarekin, batzuk beste batzuk baino
lehenago eta hori azken batean gure mesederako izan da, orain oso ondo
moldatzen garelako mundu honetan, hala ere, espero dugu lauhilabete honetan esperientzia
gehiago hartzea eta haurrei gauza desberdinak azaltzeko ordenagailuak etab nola
erabili behar ditugun ikastea. Hau
guztia taldean komentatu ondoren, gelakideekin konpartitu eta besteek esandakoa
entzun dugu, gauza desberdin eta interesgarriak hain zuzen ere.
Gaurko eguneroko honekin bukatzeko esan beharra daukagu interes handia
piztu zaigula irakasgai honi dagokionez, uste dugulako etorkizunean mundu hau
oso garrantzitsua izango dela lanari begira. Hori horrela, gogo handiak ditugu
lan egin eta gauza berri eta desberdinak ikasteko, gero hori gelan aplikatu al
izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario