sábado, 24 de noviembre de 2012

Zazpigarren saioa

Gaurko egunarekin hasteko eta aurretik utzitako aurkezpenekin jarraituz, “Klik egin” taldeak bere lana aurkezten bukatu du, izan ere, azkeneko egunean ez zuten hau aurkezteko denbora nahikorik izan. Hori horrela, gaiari buruzko mamia galdu dugu hasiera batean, nahiz eta segituan gure burua gaian kokatu dugun. Aurkezpen honi erreparatuz eta tokatu zaien gaia kontutan hartuz (Eskola 2.0), lan ona egin dutela uste dugu, alabaina, gai honek eskatzen zituen puntu guztiak jorratu baitituzte. Hala ere, une batzuetan “astuna” egin zaigula ere aitortu beharra daukagu eta horregatik, dinamika falta nabaritu dugu, gure parte-hartzea bultzatzeko hutsunea sentitu baitugu.
Bigarren aurkezpenari dagokionez, “Ehunzangoa” taldea izan dela esan dezakegu. Talde honek Antzina eta Gaur egungo egoera konparatu eta azkenik, irakasleen eta ikasleen arteko konpetentziak azaldu dituzte. Aurkezpen osoa bideo baten bidez azaldu dute, bertan gelen, jolastokien, irakaslearen metodologiaren etab. konparaketak egin dituztelarik. Bideoaren antolaketa, aberatsa izan dela pentsatzen dugu, izan ere, musika eta testua tartekatu dute. Hala ere, bideoa jartzea eta beraiek ez hitz egitearen metodologia ez zaigu guztiz konbentzitu, honek kontrako zein aldeko aldeak dituelako. Kontrako aldeen barruan, bideoen bidez batzuetan gauzak “zintzilik” eta argi geratzen ez direla esan beharra daukagu eta beraien azalpenen falta sumatu dugu. Aldeko ezaugarrietan, aldiz, gaia lantzeko eta haria hobeto jarraitzeko aukera gehiago eman dizkigula uste dugu, aurkezpena eramangarriagoa eta atseginagoa egin baitzaigu.
Hirugarren eta azken taldeak, ebaluatzaile papera hartu dute eta beraien eginkizuna, gelakideen aurkezpenak eta hori burutzeko aurrera eraman den prozedura ebaluatzea izan da. Egia esan, orain arte ikusitako lanekin alderatuz, guztiz desberdina izan da, askoz ere dinamikoagoa. Talde honek, beste gela batera eraman gaituzte eta bilera antzeko eszenatoki bat planteatu dute. Guztiok, borobilean aulkietan eserita geundela, lanen garapena nola izan denaren iritzia eman dute, horretarako erabili dituzten ebaluazio irizpideak azalduz. Gero, irakasleari zein guri iritzia emateko proposamena egin digute eta egia esan, parte-hartzea arrakastatsua izan da. Alaitzek, bere ikuspuntua eman du eta  orokorrean egindako lana eta esfortzuarekin pozik dagoela ere aitortu egin du. Bere ustez, azkeneko emaitza ez da garrantzitsuena, baizik eta horraino heltzearen prozesua. Hori horrela, eta baieztapen hau aintzat hartuta, guztiz ados gaude Alaitzekin, izan ere, egin dugun aurkezpenaren atzean lan handia baitago eta hori kontutan hartu beharrekoa dela uste dugu. Bilera honetan eztabaidatu den puntu garrantzitsuena, talde bakoitzak aurrera eraman behar zuen lanaren materiala erdaraz egotearena izan da, gelakide askok zailtasunak baitituzte euskaraz ez dauden testuak ulertzeko. Oraingo honetan ere, gu guztiz ados gaude puntu honekin, gure taldekoek ere zailtasunak izan baititugu testuak ulertzerako orduan. Beraz, hau guztia dela eta, eta gure karrera euskaraz dagoela kontutan hartuz, aurrerantzean landu behar ditugun testuak euskaraz egotea aldarrikatzen dugu. Bestalde, badakigu testuak euskaraz lortzea kontu zaila dela baina badaude ere, hizkuntza honetan bilatzeko ahaleginik egiten ez dituzten irakasleak ere. Horregatik, nahiz eta lan zaila eta gogorra izan, irakasleen aldetik testuak itzultzeko interesa ikusi nahiko genuke, azkenean gu baikara lan hau egiten dugunak.
Bukatzeko esan, ondorio gisa, asko gustatu zaigula hirugarren taldeak aurrera eraman duen metodologia. Azken batean, taldeen iritziei esker, ikasgaiaren inguruko pentsamenduak konpartitzen ditugu eta hau gauzak beste ikuspuntu batetik ikustera eramaten gaitu. Hala ere eta nahiz eta eztabaida asko eman diren, etorkizunerako aberasgarriak zein baliagarriak izan direla pentsatzen dugu, guztion iritzia aintzat hartzeak pertsona moduan hezteko aukera ematen baitigu.

Seigarren saioa

Gaur, azaroak 14, klasetik idatzi beharrean etxetik idazten dugu, gure mundua aldatu nahi dugulako GREBARA joan gara.

14aren mobilizazioa berezia da, europa mailako ekimen amankomun batean kokatzen delako. Herri guztietan, klase herrikoien manifestaldiak eta ekintzak izango dira. Eta bereziki Portugalen, Italian, Espainian, Belgican, Maltan, Chipren eta Grezian, krisialdi ekonomikoa eta Troikaren (EB, NDF, EBZ) austeritate politikak gehien pairatu dituzten herrietan, greba orokorren bitartez erantzungo da. Hori dela eta, 14a, kapitalak jadanik egin duen bezala, mugak gainditu egin behar dituen borrokaren hasiera izan behar du. Gaurko Europar Batasunaren muinaren kontra jo eginez. 

Orain dela gutxi Espainian 2013ko aurrekontuen proiektua aurkeztu da, murrizketa berriekin. Aurrekontu hauetan larriena ez da azaltzen dena, baizik eta ezkutuan dagoena. Krisian sakontzea ekarriko dutelako eta, ondorioz, diru-sarreren jaitsiera, hau da, aurrekontuen desoreka berria, eta berriro ere murrizketa gehiago “defizit publiko sakratua” ez areagotzeko.

Espainiako eta EAEko gobernuen politikak multinazionalen eta korporazioen interesei bakarrik erantzuten diete, oligarkia politiko eta kapital handiei. Haien murrizketek krisian are gehiago murgiltzeko baino ez dute balio izan.
·           Krisia dela medio bere buruaz beste egin dutenen kopuruak gora egin du, baina etsipenak jota bizi diren milioika pertsonen muturreko eredua besterik ez dira.
·           Kredituei aurre egin ezinik pertsonak beren etxeetatik kaleratzen dituzten bankuek 60.000 milioi euro jaso dituzte aurten dagoeneko, zor publiko gisa ageri zaiguna.
·           Menpekotasun legeari lotutako laguntzetan eginiko murrizketek emakumeek pairatzen duten patriarkatuaren ondorioetan sakondu egiten dute, zaintza lanen aitortza sozialean eta ardura partekatuan atzerapauso larriak egiten direla.
·           Pobrezia alderdi guztietan egin du gora, inolako diru sarrerarik ez dutenen familien kopuruak hazten den bitartean, hainbat eta hainbat pertsona kale gorrian daudela.
·           Aberastasun handiak gero eta handiagoak dira eta arazorik izan duten guztietan gobernuak gure diruarekin erreskatatu ditu. Dirua badago, baina betikoen esku dago.
·           Ingurumenaren kontrako erasoak gero eta bortitzagoak dira (Kosten legea, Poloniari isurtze eskubideak erostea, aldaketa klimatikoaren ukapena, agroindustriaren sustapena, etab.)
Botere ekonomikoak eta bere zerbitzura dauden botere politiko eta mediatikoak, grebek ezertarako balio ez dutela esaten digute, politika ekonomikoak ez direlako aldatuko. Baina, jakin badakigu, borrokaren eta elkartasunaren bitartez soilik, mantenduko ditugula, horrenbeste urtetan zehar kapitalismoaren sustraietatik ateratzea kostatu zaizkigun garaipen sozialak. Adibidez, Portugaleko Gobernuak atzera bota behar izan du langileen kotizazio soziala igo eta modu horretara, enpresariei jaisteko proiektua, Krabelinen Iraultzatik izan diren manifestaldi handienen eraginez.
Egoera honen irteera ez da etorriko industri ekoizpena eta kontsumoaren igoeragatik. Enplegua eta aberastasuna banatzeko neurrien alde borrokatu beharra daukagu, fiskalitate justu eta mailakatu baten bitartez; enplegu publikoa sortuz, pertsonen zaintza eta jasangarriak diren sektoreetan. Planetaren muga ekologikoen barruan, lan, ekoizpen eta kontsumorako modu berriak defendatu behar ditugu.
PSOE-eko eta jarraitu dion PPko gobernuen murrizketak zein lan-erreformak, ez ziren azaldu beraien hauteskunde programetan. Horregatik, gure herriaren gehiengoen ahotsa kalera eraman beharra daukagu, gizartea ordezkatzen dutela esaten duten erakunde horiek entzun dezaten eta demokrazia parte-hartzailea eta zuzena bermatuko duten formulak aplikatuz.
Krisialdia ez da egoera pasakorra. Gainerakoa bota beharra daukagu, gure eskubideen defentsarako eta alternatiba berriak proposatu beharko ditugu, guztion artean beste mundu posible batzuk eraikitzeko. Ez dugu gutxi bat jokoan jartzen; baizik eta guztia jartzen dugu jokoan. Datorren azaroak 14an guztiok, eredu sozial berri baten aldeko Greba Orokorrera.




sábado, 3 de noviembre de 2012

Bosgarren saioa

Gaurko klase teorikoan, aurkezpenekin jarraitu dugu. Hona hemen gaur  aurkeztutako gaiak:
  •   Eskola 2.0: Oso interesgarria egon da 1.taldeak hitz egin duenari buruz, izan ere, Web 2.0 gehiegi erabiltzen ditugun edo ez gaiari buruzko kritikak azaldu dituzte.
  •  Marko legala: EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculum Dekretuari buruz eta Haur Hezkuntzako oinarrizko gaitasunei buruz mintzatu da 3. Taldeak.
  •  Irakasleen prestakuntza: Hedabideen eta errekurtso teknologikoen antolakuntza hezigarriaz; eta irakasle eta ikasleentzako gaitasunen mapaz  aritu dira 6. Taldeko partaideak.
  •  IKT + emozioak: sorterriko eta etorkin digitalei eta ordenagailuak, emozioen eragileak direla gaiei buruz mintzatu dira talde honen aurkezleak.
Aurreko saioan esan genuen bezala, mota honetako klaseak egitea oso interesgarria eta baliogarria iruditzen zaigu; izan ere, gaiak modu ezberdin batean aurkezten ditugunez “publikoaren” arreta bereganatzen dugu modu erraz batean. Gainera, talde bakoitzari egokitu zaion gaian asko sakontzen duenez gero besteei ondo azaltzeko, asko ikasten dugula esan beharra daukagu.

Ondoren, praktika orduan, hain zuzen ere, gure blogg-a egiten jarraitu dugu: bitxikeri gehiago sartuz (Felix Baumgartnerren estratosferako saltoa, 2012ko EAEko hauteskundeak, Sandy urakana eta lo imposible filma, alegia); etiketak ipiniz eta diseinua aldatuz.

Behin blogg-ean pixka bat trasteatu ondoren, slideshare-n eta issuue-n kontu bat ireki genuen power pointak igotzeko eta orrialde hauetako funtzionamendua nola doan ikusteko. Puntu honetan aipatu beharra daukagu, essue ez zuela funtzionatzen eta igo nahi genituen dokumentuak ez zirela igotzen.

Klasearekin amaitzeko, bi ariketa gehigarri egin genituen; alde batetik, Frederick ipuina ikusi genuen interneten (ikasle batzuk egindako movie maker baten bidez, haien ahotsak sartuz), baina oso ondo ez zenez entzuten, klasean irakurri genuen. Bestetik, la educación prohibida filmaren zatitxo bat ikusi genuen; honek, Amerika Latinean eta Espainian esperientzia hezigarri ez konbentzionalak aurkezten dituen filma da. BENETAN INTERESGARRIA!



miércoles, 31 de octubre de 2012

Laugarren saioa


Gaurko klasean, saio magistralean, lau taldeok izan gara gaiak aurkeztu ditugunak. Olatuz olatu taldea, web 2.0 gaia; Zerdoby taldea, eskola 2.0 gaia; gus gus taldea, marko legala; eta azkenik gure taldea, Zazpi on jai, tic-etik tac-era gaia aurkeztu dugula.
Ariketa honen bidez asko ikasi dugula uste dugu, izan ere aurkezpenak egin aurretik talde bakoitza bere gaia aztertu eta ondo menperatu behar izan du gero hori klasean azaltzeko eta besteei haiek bereganatu dituzten jakintzak transmititzeko, honela guztiok izango ditugu gai guztien ideiak.
Gero, saio praktikoan, azalpen batzuk eman ondoren eta wiki-an etiketak ikusgarriak ipintzen ikasi ondoren, taldeka egon gara talde fitxa egiten; “Andereño, zer egingo dugu orain bazkaldu ala afaldu?” proiektuari buruzko informazioa bilatzen eta guretzat interesgarriak izan diren orrialdeak Delicious-en gordetzen etiketak eta deskribapenak ipiniz; eta horietatik orrialde bat aukeratu behar izan dugu ondoren klase-kidei aurkezteko. Aurkezpen horietan orrialdearen diseinua, edukiak, elementu teknikoak eta sinisgarriak azaldu ditugu.
Ondoren , bakoitza erosoa dagoen leku batean eseri gara bakoitza bere buruarekin espazio bat edukitzeko eta  begiak itxita egonda, irakasleak testu bat irakurri digu. Eta klasearekin amaitzeko, ariketekin  sentitu dugunaren hitz magikoak esan ditugu.
Azkenik esan, oso gustura sentitu garela ariketa hauek egiten eta klase praktikoaren metodologia egokia iruditzen zaigula, honela gehiago ikasten dugula pentsatzen dugulako.

Hirugarren saioa


Gaurko klasean, talde fitxak eta lehen emangarria, “Introducción a la tecnología educativa” manualari buruzko sintesia, eman ondoren egin beharreko lanaz aritu gara. Hasteko gaien inguruan zeuden zenbait zalantza argitu ditu Alaitzek. Izan ere talde batzuk testuekin arazoak izan ditugu hauek ulertzeko mometuan, oraindik gaien gaineko gure ezagutza handia ez delako eta bertan agertzen diren kontzeptu, baliabide eta teoriak ez ditugulako ezagutzen. Hala ere momentu horretan hitz egindakoarekin lasaitzea lortu dugula uste dugu, garrantzitsuena gauza berriak ikastea dela konturatu garelako, nahiz eta hasieran lanekin nahastu eta gaizki egiten ari garela uste izan. Horrez gain, lanen planifikazioa bideratu dugu eta aurkezpenak egiteko datak finkatu ditugu, horrela lana hobeto antolatzea lortuko dugu. Bestetik, “enseñar y aprender en el siglo XXI” izeneko gaia ikusi dugu, bertan egun ematen den hezkuntza azaltzen da, nola teknologia berriak (ordenagailu, internet, arbel digital…) gero eta garrantzia eta erabilpen handiagoa duten. Ikasteko era berriak: internet eta telefono mugikorraren bidez, gela digitalak, sarean, inteligentea eta abar. Eta sormenaren garrantzia azpimarratzen da, ezaugarri honek proiektu eta ideiak aurrera eramateko bidea delako.
Ondoren eta praktikari dagokionez wiki bat egin dugu, taldean gaia lantzeko tresna non “Andereño, zer egingo dugu orain bazkaldu ala afaldu?” proiektua jasoko dugun, hau da IKT eta Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera ikasgaiak batuz bideratuko dugun proiektua. Horretarako wikispaces-en kontua zabaldu eta gure wikia sortu dugu taldearen aurkezpena, kronograma, lanaren jarduerak… sartuz, bertan ere, etorkizunera begira, lana aurkezteko gunea sortu dugu. Gure aurkezpena egiteko, taldea deskribatzen duen fitxa gure argazkiekin, Eduglogster izeneko programa erabili dugu eta emaitza oso polita izan dela uste dugu.
Bestetik, Delicious ezagutu dugu, hau da, markadore sozialak, tresna honekin gure gustoko web orrien, blogen, bideoen… estekak gorde, bildu eta partekatu ahal ditugu. Esteka guztiak biltegi birtual batean gorde egiten dira eta etiketen bidez sailkatzen dira, horrela artikulu, web orri edo informazio zehatz bat aurkitu nahi dugunean etiketa bilatuz erraz aurkitzen da eta horrez gain erlazinoaturiko beste estekak ere topatzen dira, etiketa bera dutelako. Honetarako ere, Delicious-en harpidetu eta lehenengo estekak sartu ditugu.
Amaitzeko esan, beste egunetan bezala, hitz magikoak adierazi ditugula, gure  taldean nahaste, wiki, berria, zoramena, delicious… bezalako hitzak sortu dira, horiek gaurko eguna deskribatzen baitute: baliabide berriak eta hauen aurrean sortutako sentimendua, nahasmenarena, ezagutzen ez genituen baliabide teknologikoak zirenez, horiek erabiltzeko arazoak izan ditugulako. Hala ere, gauza berriak ikastearekin pozik gaude eta  talde guztion artean baliabide horiek erabiltzen ikasten ari garelako denon artean lagunduz eta arazoak konponduz.

Hirugarren saio honetarako egin behar izaneko etxerako lanak, RSS-ei eta CREATIVE COMMONS-ei buruzko informazioa bilatzea izan da. Hona hemen bilatutako informazioaren artean aukeratu ditugun atal garrantzitsuenak:

RSS:
RSS siglak, ingeleseko adierazpen batetik dator, zeinak sistema hau azaltzen duen Really Simple Sindication, hau da, benetan sinplea den sindikazioa. Izan ere, RSS sistemaren bidez, zure ordenagailu, blog edo web orrialde batean zure gogoko web orrien informazio gaurkotua jasotzeko era da. Web orri horiek informazio berria jartzen dutenean, berri edo artikulu berriak publikatzen dituztenean, zure orrialdean berritzen dira automatikoki, web orri horietan sartu gabe. Zure web orrian edo blogean sartu eta bertan sure intereseko orriak egin dituzten berrikuntzak agertzen zaizkizu. Behar den gauza bakarra RSS zerbitzua eta irakurlea izatea da. 

CREATIVE COMMONS:
Creative Commons (CC) sormenaren muga legalak gainditzen laguntzeko erakundea da, honek lizentzia batzuk sortu zituen helburu horretarako helburua  legeria berri eta teknologia berrien bidez gauzatzen da. Horrela informatika erreminten bidez eta era legalean, eduki desberdinak erabili eta hedatu daitezke sarean zehar.
Creative Commons Lizentzia desberdinak daude, bakoitza bere ezaugarriekin.  Horrela autore bakoitzak Interneten bere obra hedatzeko moduak erabaki dezake lizentzien mugen arabera. Hau da, jarri duen lizentziaren arabera beste erabiltzaileak obra eta informazio hori erabiltzeko, aipatzeko, hedatzeko… eskubidea izango dute muga gehiago edo gutxiagorekin.
Hauek dira Espainian dauden lizentziak.
·        Antzemate/aitorpena: obra erabiltzean autorea zein den aitortu egin behar da.
·        Ez komertziala: obra ezin da erabili helburu komertzialetarako.
·        Obra deribaturik gabe: obra erabiltzeko aukera dago baina ez eraldatzeko eta deribatu bat egiteko.
·        Berdin partekatu: obra deribatuak egiteko eta hedatzeko aukera lizentzia bera mantentzen bada.