Gaurko klasean, talde fitxak eta lehen emangarria, “Introducción a la
tecnología educativa” manualari buruzko sintesia, eman ondoren egin beharreko
lanaz aritu gara. Hasteko gaien inguruan zeuden zenbait zalantza argitu ditu
Alaitzek. Izan ere talde batzuk testuekin arazoak izan ditugu hauek ulertzeko
mometuan, oraindik gaien gaineko gure ezagutza handia ez delako eta bertan
agertzen diren kontzeptu, baliabide eta teoriak ez ditugulako ezagutzen. Hala
ere momentu horretan hitz egindakoarekin lasaitzea lortu dugula uste dugu,
garrantzitsuena gauza berriak ikastea dela konturatu garelako, nahiz eta
hasieran lanekin nahastu eta gaizki egiten ari garela uste izan. Horrez gain,
lanen planifikazioa bideratu dugu eta aurkezpenak egiteko datak finkatu ditugu,
horrela lana hobeto antolatzea lortuko dugu. Bestetik, “enseñar y aprender en
el siglo XXI” izeneko gaia ikusi dugu, bertan egun ematen den hezkuntza
azaltzen da, nola teknologia berriak (ordenagailu, internet, arbel digital…)
gero eta garrantzia eta erabilpen handiagoa duten. Ikasteko era berriak:
internet eta telefono mugikorraren bidez, gela digitalak, sarean, inteligentea
eta abar. Eta sormenaren garrantzia azpimarratzen da, ezaugarri honek proiektu
eta ideiak aurrera eramateko bidea delako.
Ondoren eta praktikari dagokionez wiki bat egin dugu, taldean gaia lantzeko
tresna non “Andereño, zer egingo dugu orain bazkaldu ala afaldu?” proiektua
jasoko dugun, hau da IKT eta Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
ikasgaiak batuz bideratuko dugun proiektua. Horretarako wikispaces-en kontua
zabaldu eta gure wikia sortu dugu taldearen aurkezpena, kronograma, lanaren
jarduerak… sartuz, bertan ere, etorkizunera begira, lana aurkezteko gunea sortu
dugu. Gure aurkezpena egiteko, taldea deskribatzen duen fitxa gure argazkiekin,
Eduglogster izeneko programa erabili dugu eta emaitza oso polita izan dela uste
dugu.
Bestetik, Delicious ezagutu dugu, hau da, markadore sozialak, tresna
honekin gure gustoko web orrien, blogen, bideoen… estekak gorde, bildu eta
partekatu ahal ditugu. Esteka guztiak biltegi birtual batean gorde egiten dira
eta etiketen bidez sailkatzen dira, horrela artikulu, web orri edo informazio
zehatz bat aurkitu nahi dugunean etiketa bilatuz erraz aurkitzen da eta horrez
gain erlazinoaturiko beste estekak ere topatzen dira, etiketa bera dutelako.
Honetarako ere, Delicious-en harpidetu eta lehenengo estekak sartu ditugu.
Amaitzeko esan, beste egunetan bezala, hitz magikoak adierazi ditugula,
gure taldean nahaste, wiki, berria, zoramena, delicious… bezalako hitzak
sortu dira, horiek gaurko eguna deskribatzen baitute: baliabide berriak eta
hauen aurrean sortutako sentimendua, nahasmenarena, ezagutzen ez genituen
baliabide teknologikoak zirenez, horiek erabiltzeko arazoak izan ditugulako.
Hala ere, gauza berriak ikastearekin pozik gaude eta talde guztion artean
baliabide horiek erabiltzen ikasten ari garelako denon artean lagunduz eta
arazoak konponduz.
Hirugarren saio honetarako egin behar izaneko etxerako lanak, RSS-ei eta
CREATIVE COMMONS-ei buruzko informazioa bilatzea izan da. Hona hemen bilatutako
informazioaren artean aukeratu ditugun atal garrantzitsuenak:
RSS:
RSS siglak, ingeleseko
adierazpen batetik dator, zeinak sistema hau azaltzen duen Really Simple
Sindication, hau da, benetan sinplea den sindikazioa. Izan ere, RSS sistemaren
bidez, zure ordenagailu, blog edo web orrialde batean zure gogoko web orrien
informazio gaurkotua jasotzeko era da. Web orri horiek informazio berria
jartzen dutenean, berri edo artikulu berriak publikatzen dituztenean, zure
orrialdean berritzen dira automatikoki, web orri horietan sartu gabe. Zure web
orrian edo blogean sartu eta bertan sure intereseko orriak egin dituzten
berrikuntzak agertzen zaizkizu. Behar den gauza bakarra RSS zerbitzua eta
irakurlea izatea da.
CREATIVE COMMONS:
Creative Commons (CC) sormenaren
muga legalak gainditzen laguntzeko erakundea da, honek lizentzia batzuk sortu
zituen helburu horretarako helburua legeria berri eta teknologia berrien
bidez gauzatzen da. Horrela informatika erreminten bidez eta era legalean,
eduki desberdinak erabili eta hedatu daitezke sarean zehar.
Creative Commons Lizentzia desberdinak daude, bakoitza bere
ezaugarriekin. Horrela autore bakoitzak Interneten bere obra hedatzeko
moduak erabaki dezake lizentzien mugen arabera. Hau da, jarri duen lizentziaren
arabera beste erabiltzaileak obra eta informazio hori erabiltzeko, aipatzeko,
hedatzeko… eskubidea izango dute muga gehiago edo gutxiagorekin.
Hauek dira Espainian dauden lizentziak.
· Antzemate/aitorpena: obra erabiltzean
autorea zein den aitortu egin behar da.
· Ez komertziala: obra ezin da erabili
helburu komertzialetarako.
· Obra deribaturik gabe: obra erabiltzeko
aukera dago baina ez eraldatzeko eta deribatu bat egiteko.
· Berdin partekatu: obra deribatuak egiteko
eta hedatzeko aukera lizentzia bera mantentzen bada.