miércoles, 19 de septiembre de 2012

Hasten


LEHENENGO SAIOA:

IKTko lehenengo saio magistral honetan, Alaitz Tresserras, gure irakasle izango denak irakasgaiaren nondik norakoen azalpen txiki bat eman digu, ikasleok ideia orokor bat izan dezagun. Ondoren, Kilikatik blogari eta lauhilabete honetan egingo dugunari buruz mintzatu da, horien artean, bakarka egingo dugun Portfolioa edota taldeka egin behar dugun egunerokoa eta taldeko fitxa. Hau guztia ondo azaldu eta gero, lanean aritzeko erabiliko ditugun taldeak osatzeari ekin diogu, 7 pertsonakoak, eta honekin bukatu bezain pronto ordenagailu gelara joan gara klase praktikoa hasteko asmoz.

Ordenagailu gelara iritsi eta 4 pertsonako taldeak egin ondoren, irakasleak ariketa bat proposatu digu asko gustatu zaiguna, lasaitzeko balio izan digulako. Ariketa aurrera eramateko, zutik jarri eta begiak itxi behar izan ditugu, musika lasaia entzuten genuen bitartean. Pare bat minuturen ostean, poliki-poliki begiak ireki ditugu eta taldekideok izan dugun sentsazioa lasaitasunarena izan da.
Ariketa hau egin ondoren, lehenen bakarka eta ondoren taldeka erresistentzia eta baloreei buruzko galdera batzuk erantzuteari ekin diogu, ondorengoak izan direlarik: “Qué resistencia me está impidiendo actualizar mi potencial de aprendizaje?”, “Qué valor necesito vivir para ser un buen aprendiz?” Lehenengo galderari erantzuna ematean denok egon gara ados eta inpazientzia izan da gure hitz klabea, taldeko gehienok nahiko inpazienteak garelako eta adibidez lan bat egin behar dugunean segituan egin nahi izaten dugulako eta ez garelako gelditzen gure helburua bete arte. Bestetik, beste galderaren erantzuna zoriontasuna izan da, azken batean talde batean lan egiteko errespetua, zintzotasuna, solidaritatea eta horrelakoak garrantzitsuak diren arrean, garrantzitsuena gure aburuz, talde barruan giro ona eta atsegina egotea delako, denok gustura eta integratuta sentitzeko, ezinbesteko faktorea egin beharreko lana ondo egiteko.
Horrez gain hirugarren jarduera bat ere egin dugu erabiltzen/ezagutzen ditugun iturriei dagokionez. Guk gehien erabiltzen ditugun iturrien artean ondorengo hauek nabarmentzen dira; Tuenti eta Facebook argazkiak igotzeko eta lagunekin hitz egiteko, baita Whatsappa ere eta Twitter munduan gertatzen denaz enteratzeko. Aldiz, posta elektronikoa elkarri egindako lanak bidaltzeko erabiltzen dugu. Bestetik, lanak egiteko edo aurkezteko batez ere PPT eta Word erabiltzen ditugu eta unibertsitateko informazioa jasotzeko Moodle eta Gaur. Horrez gain, foroak, blogak, fotoscape, Gimp, Youtube eta horrelakoak ere erabiltzen ditugu. Bestalde aipatu, gaur egun eskoletan gero eta gehiago bultzatzen dituztela ordenagailuen bidez egiten diren ekintzak, batez ere gurasoekin komunikatzeko eta gu horren lekuko gara, pasaden urtean bisitatu genuen eskoletako irakasle batek esan zigulako. Horrez gain esan, gu nahiko azkar hasi ginela eskolan ordenagailu munduarekin, batzuk beste batzuk baino lehenago eta hori azken batean gure mesederako izan da, orain oso ondo moldatzen garelako mundu honetan, hala ere, espero dugu lauhilabete honetan esperientzia gehiago hartzea eta haurrei gauza desberdinak azaltzeko ordenagailuak etab nola erabili behar ditugun ikastea.  Hau guztia taldean komentatu ondoren, gelakideekin konpartitu eta besteek esandakoa entzun dugu, gauza desberdin eta interesgarriak hain zuzen ere.
Gaurko eguneroko honekin bukatzeko esan beharra daukagu interes handia piztu zaigula irakasgai honi dagokionez, uste dugulako etorkizunean mundu hau oso garrantzitsua izango dela lanari begira. Hori horrela, gogo handiak ditugu lan egin eta gauza berri eta desberdinak ikasteko, gero hori gelan aplikatu al izateko.